XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xan.:
Ez nabil hemen naski
nere ondu naizik,
ez daukat egin ona
zaindua gaur baizik;
ire buruari i
begira ta itzik,
moztekotan ireak
moztu hor lenbizik.

Lar.:
Ortik ondo bizitzen
badezu naiko lan,
ilusio txarra dago
Xanpunen ganbaran;
gaurtik aurrera zera
lapurraren faman,
baño diru askorik
ez dezu eraman.

Xan.:
Gure arteko auzi
hoi ez hortan urra,
aspaldi nik banaukan
gauz hunen beldurra
zuk zuzendu nai dezu
ba zure makurra,
ni inozenta naiz ta
hau dugu lapurra.